Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Lizartza
2008ko abenduak 5, Ostirala

2007-11-20 | 13:08:28

politika

Libre utzi du epaileak 'Otaola auziagatik' epaituriko bizilaguna

Pello Olanok gaur deklaratu du Madrilen; "egindakoa ez dela larria eta honek ihes egiteko arriskurik ez dagoela" esan du Pedraz epaileak

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe libre utzi du gaur, Madrilen, Pello Olano Lizartzako (Gipuzkoa) bizilaguna, Jesus Alonso fiskalak honentzat neurriak eskatu arren Regina Otaola (PP) herriko alkateari ustez herio mehatxuak egiteagatik festetan.

Fiskalak lizartzarra astero epaitegira joateko eskaera egin du, baita Espainiako Estatutik irtetea galaraztea ere. Pedrazek ez du aintzat hartu ezer, "Olanok egindakoa ez delako larria eta honek ihes egiteko arriskurik ez dagoelako".

Tolosako (Gipuzkoa) epaitegiak kasua Espainiako Auzitegi Nazionalera eramatea erabaki zuen irailaren 14an, ustezko mehatxuek "indarkeria kutsua" zutelako, eta gaur han izan da Olano, deklaratzen.

Irailaren 7an, festak hasi ziren egunean, istiluak izan ziren Lizartzan. Izan ere, udaletxeko balkoian Espainiako bandera ezartzea erabaki zuen Otaola alkateak. Herritarrek protesta artean jaso zuten erabakia, eta udaletxe parean elkarretaratzea egin zuten banderak ezartzen hasi behar zuten unean, Geurea ikurrina zioen pankarta bat zutela. Ertzaintzaren iturrien arabera, Olanok Otaolari "herio mehatxua" egin zion, eta beste bi lizartzarrek PPko zinegotziak iraindu egin zituzten. Hiru lizartzarren aurka salaketa jarri zuen Otaolak.

Ertzaintzak bi pertsonaren aurkako diligentziak zabaldu zituen orduan. Olanoren kontra, ustez Otaolari heriotza mehatxua egiteagatik eta, beste baten kontra, kartel batean alkatearen aurkako mezuak eraman zituelakoan.

EAE-ANV joan den maiatzeko hauteskundeetan baliogabetu egin zutelako da PPren kidea Lizartzako alkatea. Batasunaren ustez, "Alderdien Legearen emaitza dira" bai PPk Lizartzan egin duen "sarraldia" eta baita salaketa Auzitegi Nazionalera eramatea ere. "Faxismoa iritsi da Lizartzara, eta faxismoa ari da momentu honetan herri borondatearen aurka agintzen".

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.