
2007-12-06 | 12:19:30
Politika
Su eman diote Udaletxean eskegita zegoen Espainiako banderari
Honekin mezu hau zabaldu nahi izan dute:
Hitzara heldu den idatzi baten bidez, talde batek bere gain hartu du atzo gauean gauzatutako ekintza. Bertan, Lizartzako Udaletxean eskegita zegoen Espainiako banderari su eman zioten. Ekintzaren egileek azaldu bezala, "Lizartzan, Espainiar faxistek okupatua duten Udaletik bandera espainiarra desagertarazi dugu". Honekin, "Euskal Herriaren izatea ukatzen duten faxistei" mezu hau bidali nahi izan diete: "Hau ez da Espainia, ez eta Frantzia ere. Hau Euskal Herria da. Zuen banderak arrotzak dira hemen. Herri honek erabakiko du zein ikur eta bandera jarri".
"Espainiar konstituziorik ez!, Independentzia bai!" lelopean, Lizartzako herriak gaur egun "faxista espainolez" osatutako udala duela agintean salatzen dute, "beste hainbat herritan gertatzen den bezala". Honen harira, "abenduaren 6a, inposaturiko eguna" dela uste dute: "Euskal herritar gisa ditugun eskubideak zanpatzen dizkigun konstituzio espainiarraren eguna; Euskal Herriaren aurkako eguna". Hala, gaurkoa bezalako egunetan, gogor oihukatzen dute, euskal herritarrak direla eta inposaketak gaindituz euskal herritarrek beraien eskubideen alde borrokan jarraituko dutela.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Espainiako bandera sutan
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.