Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Lizartza
2008ko irailak 8, Astelehena

Azken ordukoak

2008-01-23 | 14:19:25

Regina Otaola Lizartzako alkatea Gipuzkoako PPren zerrendaburua izango da senaturako

Maria Jose Usandizaga, PPren lehendakaria Gipuzkoan Kongresurako bigarrena izango da zerrendan.

Ez du erantzunik

2008-01-21 | 14:02:53

Lizartzako giroa larunbatean

Umeen dantza alaia eguzkipean eta lizartzarren begiradapean

Ez du erantzunik

2008-01-16 | 17:34:10

Regina Otaolak Ordoņez saria jasoko du datorren astean

Regina Otaola Lizartzako alkateak hilaren 25ean Gregorio Ordoņez 2007 saria jasoko du, "bere adorea eta duintasunarengatik" eta "askatasunak defendatzeko izan duen erabaki zehatzarengatik".

Ez du erantzunik

2007-12-11 | 12:30:36

Herriko plazari izena aldatu dio Alderdi Popularrak

Gaur goizean egindako Osoko Bilkuran hartu dute erabakia

Orain arte Txirrita izena zuen plazari, Askasunaren Plaza deituko zaio hemendik aurrera, PPk hartutako erabakiaren ondorioz. Regina Otaola alkateak ohar batean jakinarazitakoaren arabera, urgentziazko puntu batean erabaki dute orain arte Txirrita gudariaren plaza zenari izena aldatu eta Askatasunaren plaza deitzea, "bizilagunei gogorarazteko askatasuna egikaritzea dagokien eskubide bat dela". Honez gain, Udaletxeko balkoian eskegita zeuden bandera guztiak kentzea ere erabaki dute. Izan ere, erreta zegoen Espainiako bandera aldatzen saiatu da, baina ezin izan du, sokak kaltetuta zeudelako. Horregatik,Ikurriņa eta Lizartzako bandera ere kendu egin ditu.

Erantzun 1

Su eman diote Udaletxean eskegita zegoen Espainiako banderari

2007-12-06 | 12:19:30

Su eman diote Udaletxean eskegita zegoen Espainiako banderari

Honekin mezu hau zabaldu nahi izan dute:

Hitzara heldu den idatzi baten bidez, talde batek bere gain hartu du atzo gauean gauzatutako ekintza. Bertan, Lizartzako Udaletxean eskegita zegoen Espainiako banderari su eman zioten. Ekintzaren egileek azaldu bezala, "Lizartzan, Espainiar faxistek okupatua duten Udaletik bandera espainiarra desagertarazi dugu". Honekin, "Euskal Herriaren izatea ukatzen duten faxistei" mezu hau bidali nahi izan diete: "Hau ez da Espainia, ez eta Frantzia ere. Hau Euskal Herria da. Zuen banderak arrotzak dira hemen. Herri honek erabakiko du zein ikur eta bandera jarri".

Ez du erantzunik

2007-11-21 | 17:53:05

Argoteren aurka ariko da Olaetxea ostiralean

finalaurrekoa jokatu behar du Mallabian.

Argotek eta Olaetxeak bat egin dute eguerdian Mallabiko pilotalekuan pilota aukeraketaren aurrean: datorren ostiralean, gaueko hamarretan finalaurrea jokatuko dute, eta irabazleak Diazekin jokatu beharko du. Lau T'erdiko BBK Promozio Txapelketaren finalerako pasea emango du partidu honek. Biak "gustura" geratu dira eta hauexek dira pisuak: Argote: 105-103,1 g. Olaetxea: 104,1-104,1 g. Neurketa Localia Telebistak emango du larunbatean, 20:00etan.

Ez du erantzunik

2007-11-20 | 13:08:28

Libre utzi du epaileak 'Otaola auziagatik' epaituriko bizilaguna

Pello Olanok gaur deklaratu du Madrilen; "egindakoa ez dela larria eta honek ihes egiteko arriskurik ez dagoela" esan du Pedraz epaileak

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe libre utzi du gaur, Madrilen, Pello Olano Lizartzako (Gipuzkoa) bizilaguna, Jesus Alonso fiskalak honentzat neurriak eskatu arren Regina Otaola (PP) herriko alkateari ustez herio mehatxuak egiteagatik festetan.

Ez du erantzunik

2007-11-13 | 18:46:32

Jesus Alonso fiskalak Regina Otaola ustez mehatxatu zuenak inputatu bezala deklaratzea eskatuko du

Audientzia Nazionaleko Santiago Pedraz epaileari eskatuko dio fiskalak. Honela, ustez Regina Otaola mehatxatu zuen Lizartzako bizilagunak deklaratu beharko du. Irailaren 7an, Lizartzako festetan Otaolak ikurrina, Espainiako bandera eta herrikoa bertakoa altxatzea eskatu zuen egunean izan ziren ustezko mehatxuak.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.