Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Lizartza
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-09-07;Eskaintza aldaketa izan da nabarmentzekoa larunbateroko azokan. Azoka õõ Fruitu eta barazki asko ikus zitezkeen mahaietan; neguko apaingarri landareak ere hasi dira dagoeneko.

Eskaintza aldaketa izan da nabarmentzekoa larunbateroko azokan

Azoka ðð Fruitu eta barazki asko ikus zitezkeen mahaietan; neguko apaingarri landareak ere hasi dira dagoeneko.

Pablo alberdi

Udazkena gainean dugula esan genezake azokan atzo ikusitakoaren arabera. Fruta kopurua asko igo da oporrak eta gero, eta atzo sagar mota asko ikusi genituen. Reineta desberdinak, errezila, perlestina eta beste motatakoaka ere bai. Hauekin udareak, pikuak eta matxakanak saldu ziren.

Postuetan ere barazki asko ikusi genituen, ia gehienak udarakoa oraindik, baina nobedaderen bat edo beste ikusi genuen. Aurtengo lehenengo babarrun zuriak, oraindik lekatan aurkeztu ziren, eta hauekin, tomatea, baina, Ibarrako piparra edo eta kalabazina izan ziren nagusi mahaietan.

Berdura plazan ere dagoeneko hasi dira negu parteko apaingarri landareekin, eta datozen asteetan eskaintzak gora egingo du ziurrenik. Ziklamenak eta azaleak ere ikusi genituen.

Agenda

Zinema

'Go!azen' filma
TOLOSA, Leidor aretoa - 2008-12-05

Deialdiak

Zerbeza feria
ALEGIA, Gaztetxea - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.